Datu pertsonalak babesteko araudia

V1.0 - 27 novembre 2023

  1. Datu pertsonalen bilketa

Gure webguneak informazio hauek biltzen ditu, sareko harremanetarako fitxaren bitartez:

  • helbide elektronikoa;

  • mezua.

  1. Bilketaren helburua

Biltzen diren datu pertsonalak hastapeneko informazio galdeei ihardesteko baizik ez dira baliatzen; adibidez, Dante Aholkularitza eta Bide-laguntzak proposatzen dituen zerbitzuei buruzko informazio galdeei.

  1. Bilketa moldea

Informazioak gure webgunean dagoen harremanetarako fitxaren bitartez biltzen dira. Harremanetarako fitxaren baliatzea ez da beharrezkoa Dante Aholkularitza eta Bide-laguntzak proposatu zerbitzuen berri ukateko. Fitxa igortzeak, berez, datu pertsonalak babesteko araudia onartzea dakar.

  1. Datuen atzitzea

BAIONAKO merkataritzaren eta sozietateen erregistroan 917 819 302 R.C.S. Bayonne erreferentzia duen Dante Aholkularitza eta Bide-laguntza erantzukizun mugatuko sozietatearen lege-ordezkariak baizik ezin ditu bildu datu pertsonalak atzitu.

Segurtasun neurri egokiak plantan emanak dira datuak baimendua ez den atzitze orotatik babesteko.

  1. Datuen biltegiratzea 

Datu pertsonalak e-posta kutxa honetan biltegiratzen dira: dante.conseil@ecomail.io.

Segurtasun neurriak plantan emanak dira biltegiratu datuen konfidentzialtasunaren eta zuzentasunaren bermatzeko.

  1. Atxikitze iraupena

Datu pertsonalak tratatzeko behar duten iraupenerako biltzen eta biltegiratzen dira.

  1. Erabiltzaileen eskubideak

Erabiltzaileek datuen atzitzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta garraiatzeko eskubidea balia dezakete (1978ko urtarrilaren 6ko “Informatika eta askatasunak” legearen 34. artikulua):

  • e-postaz, helbide honetara: dante.conseil@ecomail.io.

  • postaz, helbide honetara: Dante Aholkularitza eta Bide-laguntza – 31 Victor Hugo karrika, 64100 Baiona.