Focus
Bezeroen ibilbidea
Lekukotasunak
“Dantek tokiko moneta osagarriei buruzko ezagutzak partekatzeko baliatzen duen pedagogia eta suhartasuna zinez prezatu ditut, eta horiei esker denbora franko irabazi ahal izan dugu. Danteren zentzu taktikoa ere prezatu dut, bai kide sarearen garatzeko, bai lurraldeko ekosistema osatzen duten orotariko eragileekin harremanen sortzeko, gure proiektua zinez akuilatu baitu.”
Théo Sentis
Comité Éco elkarteko koordinatzaile nagusia (Seine-Saint-Denis)
“Tokiko moneten koordinatzaile formakuntzan, Dantek hainbat gairen argitzeko eduki osoak eskura eman dizkit: eremu juridikoa, giza baliabideak, erronka estrategikoak, proiektu gidaritza, finantzamendu bilaketa, komunikazioa… Proposatu dizkidan tresnak egokiak eta eraginkorrak dira. Pedagogiari dagokionez, teoria eta kasu praktikoak uztartu ditu. Dantek ikuspegi osoa ekartzen du, esperientzia eta gaitasun azkarrez aberastua.”
Frédéric Jadis
Savoiako Elef tokiko monetaren koordinatzailea
“Badu urtea Dante Edme-Sanjurjok laguntzen gaituela TiKatsou Reunioneko tokiko moneta osagarri herritar proiektuaren gauzatzen. Ematen dizkigun aholku, tresna eta esperientziari esker eta gure lurraldean antolatu duen formakuntzari esker, gogoeta hozka batez sakondu ahal izan dugu, eta egun, erronken eta saihestu behar ditugun oztopoen ikuspegi osoagoa eta argiagoa dugu. Gainera, Dante beti entzuteko eta ihardesteko prest agertu zaigu.”
Loran Payet-Bridier
Tikatsouaren sortzaileetakoa (Réunion)